bikoteak
Nolakoa da argazki saioa?
LOVE&LOVE saioak bikoteentzako saioak dira, non, baldintza bakarra, asko eta ondo maitatzea da. Baldintza gehiagorik ez. Beste saioen moduan, norbera den bezelakoa izatea gustatzen zait. Bide horretatik, norberaren, eta kasu honetan, bikotearen hoberena ateratzea lortzen delako. Elkar begiratzea eta irrifarra ateratzea, muxukatzea, besarkatzea. Zaren bezalakoa izatea, zareten modukoak izatea. Bikote moduan.
Ez dakit zuei ere horrela gertatzen zaizuen, baina nire irudipena da denbora izugarri azkar pasatzen dela, gure bizitzako momentu honetatik pasatzean. Horregatik uste dut momentu horiek gogoratzea izango dela hoberena. Asko gustatzen zait momentu horiek irudietan gordetzea.
Argi naturala asko gustatzen zait. Horrela egiten ditut saioak, zuen hoberena ateratzeko helburuarekin.
Saioa non egin nahi duzuen ez badakizue ere, lortu nahi den argaki motaren araberako tokia gomendatuko dizuet, zuen gustuko argazkiak lortu ahal izateko.
Saioa zuen etxean edo zuentzako berezia eta gustukoa duzuen beste toki batean egingo dugu. Horrela ez bada ere, nik lagunduko dizuet toki polit bat hautatzen.
Toki berezi bat, zuentzako ordu batzuk eta… VOILÁ!! Oroitzapen eta argazkiak betirako!!
Prezioa
Saio bat erreserbatzea nahi dut
Momentuko lan kargaren arabera oso tarte gutxi izaten ditut beraz, argazki saioa erreserbatzeko ahalik eta lehen bait lehen erreserbatzea komeni da
[FinalTilesGallery id='18']
Bildumak
-
- Tamaina ezberdinak
- Estilo ezberdinak
- Emaitza profesionala
- Maketazio pertsonalizatuak
- Aholkularitza
Oroitzapenak
opari
Argazki saio bat oparitzea betirako izango diren oroitzapenak oparitzea da.
Ziur opari egokia eta polita izango dela. Oparia argazki saio baten datza. Saioa familiarra, haurdunaldikoa, bakarkakoa edo bikotekoa izan daiteke.
Kaixo!
Esther dut izena eta argazkilaria eta diseinatzaile grafiko eta web naiz. Ezkontzetan eta erretratoetan espezializatua nago.
Ikus dezakegun bezela arima bidaiaria dut eta beti prest nago zuk nahi duzun tokira bidaiatzeko, ezkontza edo argazki saio bat egin ahal izateko.
Argi naturalaz lan egitea maite dut. Pertsonei argazkiak atera eta emozioez disfrutatzea. Irrifar bat, keinu bat, besarkada bat. Edozein arrazoi da ona argazkian gordetzeko, betirako. Hori da nire lanaren magia, zuen oroitzapenak gordetzea.
“
Profesionala, atsegina eta irrifartsua, ordutegi eta toki guztietara egokitzen da. Argazkigintzarako eta argakiak ekuratzeko aukera ugari ditu, emaitza bikainekoak. Saioak oso azkar pasatzen dira, ez dira pisutsuak egiten.”
Jonhatan Valor. Ezkontza
Kontaktatu
- info@esthergamito.com
- +34 665 745 831
- +44 7543500971
- Basque Country + London + Everywhere
Formularioa
[contact-form-7 id=»2167″ title=»Kontaktua»]