Esther Gamito fotógrafo de bodas y familias País Vasco
  • Sobre mí
  • Bodas
  • Sesiones
    • Parejas
    • Embarazo
    • Lactancia
    • Niños y familias
    • Bautizos
  • Vale regalo
  • Contacto
  • Sobre mí
  • Bodas
  • Sesiones
    • Parejas
    • Embarazo
    • Lactancia
    • Niños y familias
    • Bautizos
  • Vale regalo
  • Contacto

bikoteak

Nolakoa da argazki saioa?

LOVE&LOVE saioak bikoteentzako saioak dira, non, baldintza bakarra, asko eta ondo maitatzea da. Baldintza gehiagorik ez. Beste saioen moduan, norbera den bezelakoa izatea gustatzen zait. Bide horretatik, norberaren, eta kasu honetan, bikotearen hoberena ateratzea lortzen delako. Elkar begiratzea eta irrifarra ateratzea, muxukatzea, besarkatzea. Zaren bezalakoa izatea, zareten modukoak izatea. Bikote moduan.

Ez dakit zuei ere horrela gertatzen zaizuen, baina nire irudipena da denbora izugarri azkar pasatzen dela, gure bizitzako momentu honetatik pasatzean. Horregatik uste dut momentu horiek gogoratzea izango dela hoberena. Asko gustatzen zait momentu horiek irudietan gordetzea.

Argi naturala asko gustatzen zait. Horrela egiten ditut saioak, zuen hoberena ateratzeko helburuarekin.
Saioa non egin nahi duzuen ez badakizue ere, lortu nahi den argaki motaren araberako tokia gomendatuko dizuet, zuen gustuko argazkiak lortu ahal izateko.
Saioa zuen etxean edo zuentzako berezia eta gustukoa duzuen beste toki batean egingo dugu. Horrela ez bada ere, nik lagunduko dizuet toki polit bat hautatzen.

Toki berezi bat, zuentzako ordu batzuk eta… VOILÁ!! Oroitzapen eta argazkiak betirako!!

Prezioa
Saioaren prezioa 200 eurokoa da. Prezio honen barnean, 80 argazki digitalen entrega sartzen da.
Gainera, argazkiak bilduma batean gordetzeko aukera ere baduzue.
Aukera hau, gomendatzen dizuedan aukera polit bat da. Beti egin den eran, argazkiak papereangordeta izateko aukera paregabea.
Saio bat erreserbatzea nahi dut

Momentuko lan kargaren arabera oso tarte gutxi izaten ditut beraz, argazki saioa erreserbatzeko ahalik eta lehen bait lehen erreserbatzea komeni da

Kontaktatu
[FinalTilesGallery id='18']
 
 
 
 
 
Bildumak
  • - Tamaina ezberdinak
    - Estilo ezberdinak
    - Emaitza profesionala
    - Maketazio pertsonalizatuak
    - Aholkularitza
Oroitzapenak
opari

Argazki saio bat oparitzea betirako izango diren oroitzapenak oparitzea da.

Ziur opari egokia eta polita izango dela. Oparia argazki saio baten datza. Saioa familiarra, haurdunaldikoa, bakarkakoa edo bikotekoa izan daiteke.

Erosi

Kaixo!

Esther dut izena eta argazkilaria eta diseinatzaile grafiko eta web naiz. Ezkontzetan eta erretratoetan espezializatua nago.

Ikus dezakegun bezela arima bidaiaria dut eta beti prest nago zuk nahi duzun tokira bidaiatzeko, ezkontza edo argazki saio bat egin ahal izateko.

Argi naturalaz lan egitea maite dut. Pertsonei argazkiak atera eta emozioez disfrutatzea. Irrifar bat, keinu bat, besarkada bat. Edozein arrazoi da ona argazkian gordetzeko, betirako. Hori da nire lanaren magia, zuen oroitzapenak gordetzea.

 

Gehiago irakurri

“

Profesionala, atsegina eta irrifartsua, ordutegi eta toki guztietara egokitzen da. Argazkigintzarako eta argakiak ekuratzeko aukera ugari ditu, emaitza bikainekoak. Saioak oso azkar pasatzen dira, ez dira pisutsuak egiten.”

 

Jonhatan Valor. Ezkontza

Iritzi gehiago

Kontaktatu

  • info@esthergamito.com
  • +34 665 745 831
  • +44 7543500971
  • Basque Country + London + Everywhere

Formularioa

[contact-form-7 id=»2167″ title=»Kontaktua»]

48 orduetan ez baduzue nire erantzuna jaso info@esthergamito.com helbidera idatzi eta ahal dudan azkarren harremanetan jarriko naiz.
Ez da ohikoa baina batzuetan posible litzateke nire korreoa”spam” atalera iristea. Badaezpada atal horiek ondo begiratu.

Esther Gamito© 2022

Instagram Facebook Linkedin Google-plus Behance

OHIKO GALDERAK    KONTAKTUA     IRITZIAK